viernes, 20 de mayo de 2011

Gutuna

Kaixo:


Lanestosan sinesten duzulako idazten dizuegu gutun hau, herri honek etorkizuna izatea nahi duzulako. Lanestosako gazteak gara. Seguruenik ezagunak gaituzu eta jakin badakizu etorkizun hori ahalik eta lasterren gauzatzea nahi dugula eta horren alde lan egiteko prest gaudela.

Gure proposamenak ez dira bat-batean sortutakoak, Lanestosa bultzatzeko gogo itzelaren ondorioa baizik. Guztion elkarlanak baino ezin du hori ekarri, bulegoko inposaketak alboratzen baditugu denok batera herriarentzat onena zer den erabakitzeko.

Ez goaz udalera gatazkak bilatzera, gauzak beste modu batera egiteko aukera eskaintzera baizik, parte-hartzea sustatuko duena, herri ekintzailea herri bizia delako.

Maiatzaren 22an Lanestosa behetik eraikitzen hasteko aukera daukagu, inolako beldurrik gabe eta gogo guztiarekin. Mila esker zure babesagatik.


Agur t'erdi.

No hay comentarios: